Blog honen helburua, ume txikiekin familian, bakarrik edota lagun artean mendiaz euskaraz gozatzeko

2026(e)ko abuztuaren 29(a), larunbata

Garmo Negro (3.064 m)

Powered by Wikiloc

 


Argualas, Algas eta Garmo Negroko gailurretan lehen eguzki izpien argia ikusi orduko maldan gora jarri gara. Beheko Saroira helduko bezain pronto, hauspoak beroturik, Goiko Saroira igo gara. Lehen atsedena hartu dugu, zintzurra freskatu eta barritaren bat edo beste jateko.

Garmo Negroko gailurra gertu ikusi arren, badakigu oraindik bide erdia baino gehiago geratzen zaigula, pikoena ez ezik gogorrena. Igotzeko ohiko bidea aukeratu dugu eta honen goi aldera iristean ez dugu elurrik izan, oso uda idorra baitoa. Zona hau tentu handiz igaro eta eguzkia berotzen hasi denerako Argualas eta Garmo Negro bereizten dituen lepo zabalera igo gara. Beheko aldera begiratu eta hantxe zuloan ikusi ditugu Panticosako Bainuetxea eta inguruak. Ura edan eta azken malda piko eta desatseginari aurre egin diogu. Tontorrera iritsi gara.

Lurrean eseri eta ogitarteko jaten dugun bitartean, aurrez aurre dugun ikuskizun paregabeaz gozatzeko bete hartu dugu. Balaitus, Infiernos, Vignemale, Tallon, Monte Perdido eta beste hainbat hiru milako mendien artean makina bat laku eta ibon: Pondiellos, Bachimala, Brazatos… Paisaia eder eta liluragarri honetaz kasik orduerdiz gozatu eta gero, beherako bidea hartu dugu. Luzea eta nekosoa gertatu zaigu, baina gustura ibili gara.


Egunsentia Baños de Panticosan

Mallata Baja

Bagoaz

Mallata Alta

Argualaseko mendi-lepoa

Ahalegin betean

Azken maldan

Azken ahaleginean

Hiru belaunaldi Garmo Negroko tontorrean

Garmo Negro

Beheranzko bidea

Abiapuntua gertu

Aitona bere bilobekin harro


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina